Kategoriak
Kanpainak

Sortarazin, Bizkaian gizarte-bazterketako egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonak artatzen ditugu. Bizi dugun egoera soziala dela eta, proiektua ekonomikoki ezegonkorra da, eta gaur egun ez du diru-sarrera nahikorik hona datozen pertsona guztiei laguntzeko. Horregatik, dirua biltzeko kanpaina bat jarri dugu abian, etorkin gazteei gure erkidegoan integratzeko prozesuetan laguntzeko.



Gurekin kolaboratu nahi duten pertsonek, egun hauetan izaten diren familia edo lagun arteko topaketetako botetan soberan dagoena eman dezakete Sortaraziko Bizum-ean. Dohaintzak atalaren bidez egin daiteke (Sortarazi agertzen da bertan), edo Bizum eginez (02951).