Elkartearen jarduera 1991n hasi zen, Bilboko San Frantzisko auzoan, non klaretiar erlijiosoen zenbait komunitate ere badauden.

1996an,Leioako Lamiakora zabaldu zen jarduera. Bertan dagoen Askartza Claret Ikastetxean Leioako Klaretar Sekularren komunitateez gain, beste erlijioso-komunitate bat ere badago. (Ebanjelio eta Elkartasun Komunitateak). Eremu horretan garatzen diren proiektuetan Getxoko udalerrietako pertsonek ere parte hartzen dute, batez ere Erromo, Erandio eta Astrabudua auzokoek.

Honez gain pertsonok, sekularrak eta erlijiosoak ere, proiektuetan boluntario eta profesional gisa konprometituta gaude, konpromiso egonkorra bermatzen dugu eta bi eremuetan ekintza integral bat garatu nahi dugu.

Ekintza honek arreta berezia eskaini nahi die beste baliabide batzuek artatzen ez dituzten pertsonei, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten edo bazterkeria- eta pobrezia-egoera kronikoetan daudenei, honek dakarren hainbat arazorekin batera. Horren ondorioz, behin baino gehiagotan bideratu behar izan dugu gure jarduera erantzun gabeko premietara baliabide berriak garatzen zirenean.

Ekonomiari eta giza baliabideei dagokienez, proiektuen garrantzia benetan desberdina bada ere, horiek guztiak proiektu esanguratsuak dira guretzat.