Sortarazi programan berrikuntza soziala bultzatzen dugu gure lan-arloen barruan. Gure jarduerak diseinatuz eta garatuz egiten dugu, kalitatez eta bikaintasunez, eta esku-hartze sozialeko metodologia desberdin eta berritzaileen bidez. Gizarte-zerbitzuen eremuan ezagutza garatzen ere laguntzen dugu, azterlanen, argitalpenen eta prestakuntza-jardunaldien bidez.

Sortaraziren 25. urteurrena Prestakuntza Topaketa

SAREAK JOSTEN SISTEMA ETA SEKTOREEN ARTEAN PERTSONEN GIZARTERATZERAKO

Gure 25. urteurrena dela eta prestakuntza topaketa honetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.

JORNADA FORMATIVA - PRESTAKUNTZA TOPAKETA

Gizarteratzeko Plangintza eta Ebaluazio Integratuko Sistema

2018.urtetik, Sortarazi esku hartze sozialaren esparruko Izangai eta Ortzadar entitateekin eta DirDira kontsultoriarekin elkarlanean ari da; Era horretan, esku hartze prozesuen eta bazterkeria sozialaren esparruaren hobekuntzarako tresnen garapenean lan egiten du.

SORTARAZI LOGO

Elikadura-autonomia garatzea

ELIKADURA EGOKIRANTZ izenarekin aurkezten diren ezagutza kudeatzeko jarduerek pertsonen autonomiaren eta duintasunaren ikuspegitik elikadura egokirako eskubideari lotutako oinarrizko premien estaldura jorratzen dute.

OASIS Sortarazi

Proiektu berri bat egin dugu San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan. Horretarako, auzoko hainbat agenteren laguntza izan dugu.

Beste azterlan eta jardunaldi batzuk