Sortarazin boluntariotzaren sendotasunean sinesten dugu eta boluntarioek egunerokotasunean modu desinteresatuan egiten duten lana baloratzen dugu.

Beren denborari eta prestakuntzari esker, gure zerbitzuetan parte hartzen duten pertsonei arreta eta laguntza ematen laguntzen dute, bai eta ingurune hurbilean gizartea sentsibilizatzen eta eraldatzen ere.

Arreta profesionala bermatzeko, boluntariotzako programa edo plan espezifiko bat dugu, eta, horren bidez, boluntarioei informazioa eta prestakuntza ematen zaie.

Gure proiektu eta programa guztietan boluntarioek parte hartzen dute, honako zeregin hauek eginez:

  • Laguntza soziala eguneko zerbitzuetan, Antxetan, Itzalaberrin eta Uribenean. Esku-hartzean eta zerbitzuen egunerokotasunean laguntza emanez.
  • Hainbat gairi buruzko tailerrak eta prestakuntza-ekintzak ematen: lanaren aurreko orientazioa, zainketa aringarriak, nutrizioa, oinarrizko informatika, osasuna…
  • Alfabetatzea eta helduen hezkuntzan laguntzen. Gaztelania irakasten Antxeta, Itzalaberri eta Uribeneako eguneko zerbitzuetan, eta HHEra joaten diren pertsonak indartzen.
  • Elikagai-bankuan, produktuak biltegiratzean eta/edo banatzean.
  • Kudeaketan eta administrazioan laguntzen, erakundearen kudeaketa-lanetan eta edozein proiektu eta programatako datuen, hitzorduen eta deien kudeaketarekin lotutako zereginetan lagunduz.