2018.urtetik, Sortarazi esku hartze sozialaren esparruko Izangai eta Ortzadar entitateekin eta DirDira kontsultoriarekin elkarlanean ari da; Era horretan, esku hartze prozesuen eta bazterkeria sozialaren esparruaren hobekuntzarako tresnen garapenean lan egiten du.

Elkarlan honen emaitza gisa, P16 izendatutako ebaluazio sistema garatu da, bazterkeria egoeran edo arriskuan, edo eta babesgabetasun egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta familiekin egiten diren esku hartze prozesuen informazio dena bildu eta hura ebaluatzeko bi aplikazioz osatzen dena. Horrez gain, web aplikazio bidezko analisi eta informazioaren explotaziorako sistema bat ere badu.

Garatutako sistemak, egungo bazterkeria, babesgabetasun eta zaurgarritasun egoeren baitan dauden diagnostiko adierazleak, helburu operatibo eta emaitza eta lorpenak neurtzeko ebaluazio adierazle bihurtzen ditu.

Sistema hau Bizkaia mailako 12 zerbitzutan garatu da, non hiru entitateetako 44 profesionalek egiten dugun lan; gizarte hezitzaileak, gizarte langileak…

2020ko abenduan,  esku-hartze sozialaren inguruan lan egiten duten bi entitaterekin, Izangai eta Ortzadarrekin, eta Dirdira aholkularitza-enpresarekin batera landu dugun esku-hartze soziala ebaluatzeko tresna zabaltzeko bi saio hauek egin ditugu, bata barnekoa eta bestea kanpoko pertsona eta entitateei zuzendua. Egindako lana, bazterketaren ingururko esku-hartze prozesuen eta ebaluaketen hobekuntza tresnen garapenean datza.

Sistemaren tresnak hurrengo esteken bidez ikus ditzakezue: