Gure zerbitzuetan espetxearen ordezko zigorrak dituzten pertsonak eta askatasunik gabeko pertsonak artatzen ditugu, gizarte- eta lan-laguntza espezializatu eta integralarekin. Prozesu sozioedukatibo bat egiten dugu, pertsona bakoitza komunitateko bizitzara egokitu ahal izateko. Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak bideratzen ditu pertsonak komunitatearen aldeko lanak gurekin egiteko, baita ere, Basauri eta Zaballako espetxeetako Gizarte Zerbitzuek gurekin ekintzak egitera bideratzen dituzte baimenetan eta hirugarren graduko egoeran dauden pertsonak.
Proiektu honetan 13 gizon eta 4 emakume artatu dira 2022an.