Sortarazi Elkartea Klaretar Sekularren komunitateetatik sortu zen, gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran dauden gizon eta emakumeen garapen integrala sustatzeko eta laguntzeko. Bizkaian jarduten du, batez ere desabantaila sozioekonomikoa duten eremu edo auzoetan.
Elkartearen jarduera 1991n hasi zen, Bilboko San Frantzisko auzoan, non klaretar erlijiosoen zenbait komunitate ere badauden. 1996an, Leioako Lamiakora zabaldu zen jarduera. Bertan dagoen Askartza Claret Ikastetxean Leioako Klaretar Sekularren komunitateez gain, beste erlijioso-komunitate bat ere badaudego.
Sortarazin, Bizkaian baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzearen alde lan egiten dugu, haien gaitasunen garapen integralaren bidez, duintasuna eta autonomia sustatzeko ikuspegi komunitario batetik.
Pertsona asko gara Sortarazin parte hartzen dugunak, ikuspuntu eta rol desberdinetatik.
Jardueretan eta zerbitzuetan parte hartzen duten pertsonek askotariko profesionalen eta boluntarioen laguntza dute, bai eta elkartearen misioarekin konprometitutako oinarri sozialarena ere.
Gizarte-eraldaketan dugun konpromisoak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko beste erakunde batzuekin sareak sortzera eta horietan parte hartzera garamatza.
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoa betez, web orri honek, atal honetan, cookieak biltzeko eta tratatzeko politikaren berri ematen dizu.
Jakinarazten dizugu erabiltzailearentzako cookie tekniko propioak erabiltzen ditugula webgunean sartzeko eta nabigatzeko; pertsonalizatzeko cookie propioak eta hirugarrenenak, audientzia neurtzeko eta erabiltzaileen portaera aztertzeko analisi propioak; eta litekeena da kanpoko elementuak txertatzen ditugun edukietan, hala nola youtubeko bideoetan, cookie teknikoak instalatzea, hirugarrenen publizitate cookieak pertsonalizatzea audientziak sortzeko eta publizitate pertsonalizatua eskaintzeko erabiltzaileen nabigazio-ohituretatik abiatuta. Informazio gehiago lor dezakezu gure Cookie Politiketan.
ONARTU sakatuz gero, cookie horien guztien erabilera onartzen duzu.