ELIKADURA EGOKIRANTZ izenarekin aurkezten diren ezagutza kudeatzeko jarduerek pertsonen autonomiaren eta duintasunaren ikuspegitik elikadura egokirako eskubideari lotutako oinarrizko premien estaldura jorratzen dute.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, lan-ildo espezifiko hori 2018an hasi zen formalki, Sortarazi Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (Urban Elika Taldea) 2014tik duten lankidetza-esperientziaren testuinguruan.

Elikadura EGOKIRANTZ EAEn gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen nutrizio-premien arretaren barruan kokatzen da, bai osasunari eta nutrizioari dagokienez, bai, bereziki, pertsonen autonomiaren sustapenari dagokionez. Azken helburu horrekin, bi helburutan hedatzen du arreta:

Lehenik eta behin, EAEn elikadura-premiei erantzuteko lantzen ari diren estrategien azterketa eta berrikuspen kritikoa.

Bigarrenik, eta azterketa horien argitan, ELIKADURA EGOKIRANTZek, gainera, jardunbide egokiak eta nutrizio-premietan laguntzeko ereduak garatzen lan egin nahi du, pertsonen autonomia sustatzeko elikagai osasungarri, seguru eta osasunerako egokiak eskuratzeari dagokionez.