Gizarteratzea

gizarteratzea-sortarazi

Gizarteratze zerbitzu desberdinetatik, bai egunekoak, bai egoitzetakoak, eta bai lehen eta bigarren mailako arretan, Bizkaiko lurraldean gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eskeintzen dugu, baita gizarte-laguntza eta komunitate-partaidetza ere.

Prestakuntza eta enplegua

formakuntza-enplegua-sortarazi

Sortarazi programan parte hartzen duten pertsonen garapen pertsonaleko eta profesionaleko prozesuetan funtsezkoak dira inguruko enpresa-sarearekiko lan- eta okupazio-aurreko prestakuntzako, orientazioko eta lan-bitartekaritzako jarduerak.

Gizarte-laguntzako

gizarte-laguntzako-sortarazi

Hazia Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea, gizarte-laguntza eta komunitate-partaidetza eskaintzen ditu, oinarrizko beharrak estaltzeko arreta-zerbitzuen, gizarteratzeko ibilbideetan laguntzeko zerbitzuen eta Bizkaiko lurraldeko gazteei egoitza-zerbitzuak emateko zerbitzuen bidez.

Gizarte berrikuntza

gizarte-berrikuntza-sortarazi

Sortarazi programan berrikuntza soziala bultzatzen dugu gure lan-arloen barruan. Gure jarduerak diseinatuz eta garatuz egiten dugu, kalitatez eta bikaintasunez, eta esku-hartze sozialeko metodologia desberdin eta berritzaileen bidez. Gizarte-zerbitzuen eremuan ezagutza garatzen ere laguntzen dugu, azterlanen, argitalpenen eta prestakuntza-jardunaldien bidez.