Sortaraziko gizarte eta hezkuntza lantaldea, 1996tik hona momentu desberdinetan entitatean profesional gisa sartzen joan diren pertsonez osatuta dago. Gutako askok boluntario edo hezkuntza praktiketako ikasle moduan hasi ginen eta egonkortasun ekonomikoa eman den heinean entitatean profesional bezala sartzeko ahalmena izan dugu.
Bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen zuzeneko arretan eta Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeen kudeaketan esperientzia dugu. Diziplina anitzeko profesionalak gara, jakintza alor desberdinetako ikasketekin (gizarteratzea, gizarte hezkuntza, gizarte lana, pedagogia, psikologia, administrazioa, zuzenbidea, informatika…).
Pertsonekin zuzenean lan egiteko, eta haien garapenean, autonomian eta gizarte elkarrekintzan exigentzia profesionalez aritzeko bokazioak mugitzen gaitu. Gure lana, hurbiltasunarekin, pertsonekiko errespetuarekin, haien garapenarekin, gardentasunarekin eta sare-lanarekin garatzen dugu.
Sortaraziko gizarte eta hezkuntza lantaldearen parte sentitzea garrantzitsua da guretzat, lantaldea osatzen dugun pertsonen arteko etengabeko kontraste eta komunikazio jarraiari esker gure lanaren balioa handitzen baita.
Gure lanaren alde handi bat auzolanean garatu arren, Bizkaian ditugun 4 sede desberdinetan banatuta gaude.