Askatasunik gabeko etorkinak, gehien bat gazteak, beren garapen sozio-laboralean sustatzen ditugu. Hau, espetxean burutzen ditugun aurrez-aurreko saioen bitartez egiten dugu, zeinak hizkuntza eta gaitasun sozio-laboralak indartzera bideratuta dauden.

Astean bi aldiz, Arabako Espetxera hurbiltzen gara, eta bertan, norberaren egoerari egokitutako esku-hartze pertsonalizatu bat burutzen dugu. Beharrezko egoeretan, modu integral batean laguntzen dugu, artatzen ditugun pertsonen gizarteratzea erraztuz.   

Zerbitzuaren izenaren etimologia bi hitz hauetatik dator: Furza (aukera arabieraz) + Berri (berria euskaraz)

Proiektu honetan 68 gizon artatu dira 2024an.

Skip to content