Kategoriak
Berriak

2018.urtetik, Sortarazi esku hartze sozialaren esparruko Izangai eta Ortzadar entitateekin eta DirDira kontsultoriarekin elkarlanean ari da; Era horretan, esku hartze prozesuen eta bazterkeria sozialaren esparruaren hobekuntzarako tresnen garapenean lan egiten du.

Elkarlan honen emaitza gisa, P16 izendatutako ebaluazio sistema garatu da, bazterkeria egoeran edo arriskuan, edo eta babesgabetasun egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta familiekin egiten diren esku hartze prozesuen informazio dena bildu eta hura ebaluatzeko bi aplikazioz osatzen dena. Horrez gain, web aplikazio bidezko analisi eta informazioaren explotaziorako sistema bat ere badu.

Garatutako sistemak, egungo bazterkeria, babesgabetasun eta zaurgarritasun egoeren baitan dauden diagnostiko adierazleak, helburu operatibo eta emaitza eta lorpenak neurtzeko ebaluazio adierazle bihurtzen ditu.

Sistema hau Bizkaia mailako 12 zerbitzutan garatu da, non hiru entitateetako 44 profesionalek egiten dugun lan; gizarte hezitzaileak, gizarte langileak…

2020ko abenduaren 22an, tresna honen online bidezko aurkezpena egin zen, eta bertan, esku hartze sozialaren sektorearen parte diren entitate publiko, sozial eta hezkuntza alorreko entitateek parte hartu zuten.

Prozesuen ebaluazioa

Jardunbide egokiak

sistema-planificacion-evaluacion-integrado