Urrun dago SORTARAZI-ra iritsi nintzeneko lehen eguna. Mundu berria zabaltzen zen nire begien aurrean.

Urrun dago SORTARAZI-ra iritsi nintzeneko lehen eguna. Mundu berria zabaltzen zen nire begien aurrean.

Mila kolore eta milaka hizkuntza desberdinetako mundua, batzuk niretzat ezezagunak zirenak. Laster aurkitu nuen lehen erronka: larrua lantzen ikastea. Judasen lehen poltsa hartatik josturak behar zituzten lanetara pasatu nintzen: zorroak|, txartel-zorroak, gerrikoak, giltzatakoak, etab….

Hezitzaileen begirada ernearen menpe, beren umore onaz goiza igarokorrago egiten ziguten guraizeen, orratzen eta puska-kentzailearen artean. Dena hamabietako kafeaz burutzeko asmoz. Arabiarra, berberea, swahilia eta izena ere ezagutzen ez dudan beste hizkuntza batzuk entzuten ziren talde anitz hartan.

Asteazkenetan Maríaren bihotza plazara joaten ginen bertako herri-baratzera, ostegunetan “irakurketa errazera”, eta ostiraletan munduko leku guztietako janariak egiten genituen, txoko internazionalista bat izango balitz bezala. Guztien arteko lankidetza eta umore ona nagusi ziren, eta diziplina anitzeko taldea ginen. Kulturarako tartea ere bazegoen. Bilboko museo eta erakusketa-gela guztiak bisitatzen genituen..

SORTARAZI-k jardueragabetasunetik atera ninduen.

Joseba Castellano