Jasotzen dudan barruko sentimenduak “lagun hurko” terminoaren esanahia erabat aldatu dit

2014ko irailean Sortarazi-n boluntario bezala hasi nintzenez gero nire akonpainamenduetan jasotzen dudan barruko sentimenduak “lagun hurko” terminoaren esanahia erabat aldatu dit, laguntza eta asko- tan aterpea ere behar duenarekin egin dudan ibilbide honetan ikasi dudanaren arabera.

Bedeinkatua boluntario honen “ausardia”, zein izango litzatekeen nire lana jakin gabe hasi nintzelako. Nekien bakarra izan zen Itzala Zerbitzuan akonpainamendurako pertsona bat behar zutela.

Zerbitzuak egokitzen didan pertsona laguntzen saiatzen naiz, honetarako nire ahotsa eskaintzen diodalarik askotan bera ezin delako espresatu, legezkotasunean lagunduz -bere eskubideak babestera Zerbitzuaren heziketa- taldearen zuzendaritzapean- izapideetan ere aholkatuz bereganako hurbiltasuna, laguntza eta ulermena senti dezan.

Sortarazi-n barrutik hazi naiz eta lagundutako pertsonek errealitate eta egoera berriak aurkitzera eraman naute baita lehen pentsaezinak edo nire sentimenduen aurkakoak ziren irizpideak zuzentzera.

Eguneroko akonpainamenduan erabiltzaileak lortzen duenean Zerbitzuak seinalatutako helburua, sentitzen dudan betetasuna gertaera gutxi batzuk gainditu ahal dute, eta, bestera, hau lortzen ez denean tristura logikoak harrapatzen nau baina, hori bai, etorkizunean lortzeko itxaropena mantenduz.

Itzalan oso lan zail honetarako oso ondo pres tatuta dauden langileak aurkitu ditut, nortasun eta poztasunez paregabeko balore eta maitasuna transmititzen dutenak, etengabe pertsona erabiltzaileak lagundu eta hezitzen dituztenak, neuk ere beraiengandik ikasi eta aberasten naizelarik.

Azkenik, nabaritzen dut Itzala-n egiten den lana gizarteak ezin izango duela inoiz ordain- du, Zerbitzu honetan bideratzen den giza lana kuantifikatu ezina delako.

Jose
Itzalberri-ko boluntarioa