Sortarazi-ra iritsi nintzen duela urte eta erdi itxaropen askorik gabe, ia halabeharrez eta hura bilatu gabe. Uste dut Antxetako nire lehen egunak ez ditudala inoiz ahaztuko. 

Bere errealitateak zirrara handia egin zidan. Etxerik gabeko hainbat pertsona ikusteak, eta haietako asko 20 urte baino gutxirekin… nereganatzea asko kostatu zitzaidan zerbait izan zen.

Harrezkero ez diot ikasteari, hazteari eta nahi izateari utzi… pertsona eta profesional hobea eta lagun are hobea izateko asmoz. Ikasi dut bihotzarekin begiratzen, hitzik egin gabe komunikatzen eta hizkuntza ulertu gabe entzuten. Ikasi dut hitzik gabe askoz gehiago esaten dela eta besarkada bat begiradaz eman daitekeela. Laguntza-erlazioak baliabideak ematean ez direla oinarritzen, baizik eta eskua ematean, batera ibiltzean eta agurra esaten jakitean.

Sortarazi-k kalearen gogortasuna erakutsi dit… etendako ametsak dauzkan migrazio-prozesu baten gogortasuna… Erakutsi dit ere sabai bat, manta bat eta kafe beroa balioesten. Hotza eta, are garrantzitsuagoa, bakardadetik babesteko leku bat erakutsi dikit.

Oxala -Insha allah- laguntza behar duten pertsona guztiak laguntzen jarraitu ahal ditugun gaur egun egiten ari garen hurbiltasun eta epeltasunarekin. Hau ez litzateke posiblea izango aurkitu dudan taldea gabe, egiten duenean sinesten duena eta bidezkoago eta inklusiboago den gizartearen alde apustu egiten duena, eskubide eta aukera-berdintasunarekin. Eskerrik asko transformazio sozialaren alde laguntzen jarraitzeko gogoa eta ilusioa itzultzeagatik. Pertsona zoragarriak zarete.

Erika, Antxetako langilea