Antonio Menchaca Fundazioak 2016/11/28an eman zituen Bilboko Kale Nagusiko BBk aretoan elkartasunari urtero ematen dizkion sariak. Antolatzaileen arabera, sari hori “beren bizitza besteei modu altruistan eskaini dieten pertsona eta erakundeei bakarrik ematen diegu, protagonismo pertsonala bilatu gabe”. XVIII. edizio honetako sarituak Pilar Ugedo _Ipiña nonagenaria, SECOT elkartea, SORTARAZI elkartea, Radio Nervión irratia, Colegio la Salle ikastetxea eta Euskal Kooperanteak izan ziren (Nerea Pérez Arrospide Senegalen hil zen, eskolak bisitatzetik zetorrela, auto-istripu batean).

Skip to content