Kategoriak
Kanpainak

Sare sozialetan egingo dugun lehen ekintza da:

sareidoskopio

“Zer ikusten duzu?”. Helburua da jendea animatzea prestatu dugun iragazki batekin argazki bat atera eta post batean irudi hori partekatzera, EHSSren ikuspegi berezia emanez #SAREIDOSKOPIO eta #SareenSarea hashtag-ekin.

Lehenik eta behin, Sareen Sarearen Facebook eta Twitter bidez, aurreko irudia argitaratuko dugu, ekintza aurkezteko testu batekin batera. Ondoren, iragazki honekin sortutako irudi bat partekatuko dut, ekintzarekin hasteko, eta hortik abiatuta, garrantzitsuena da zuen sareetatik egitea eta zuen erakundeak ekintza honetan parte hartzera gonbidatzea, iaz eskerrak emateko erronkarekin egin genuen bezala.

Jarraian, ekintza honetan parte hartzeko egin beharreko urratsak azalduko dizkizuegu, eta horren adibide bat emango dizuegu:

1 – Iragazkirako sarbidea:

Esteka horretatik iragazkira sar zaitezke: https://www.facebook.com/fbcameraeffects/tryit/139294611502790/Link horrek zuzenean eramaten zaitu kanpainarako sortu den horretara.

Mugikorretik egiten baduzu, ireki Facebookeko aplikazioa (instalatuta baduzu), eta argazkia egiteko prestatu, #SAREIDOSKOPIO hitza eta Sareen Sarearen logoa erabiliz.

Ideia da pertsona batek autoretrato bat egitea. Efektua irudian integratzen da. Mugimenduan agertzen da eta aurpegiaren mugimenduei jarraitzen die.

2 – Argazkia egin ondoren

Gailuan egiten den edozein argazki bezala gorde dezakezu. Gero beste edozein irudi bezala partekatzeko.

Partekatzen duzunean, bai Facebooken bai Twitterren, post bat idazten duzu, gaztelaniaz edo euskaraz, eta zuk ikusten duzuna gehitzen duzu: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko zure ikuspegi pertsonala. Ez ahaztu Hashtag-ak gehitzea: #SAREIDOSKOPIO #SareenSarea.

Argazkia egin ondoren, beste aukera bat duzu. Post batean partekatu ahal izateko gordetzeaz gain, zuzenean “prest” botoiari eman diezaiokezu, eta menu berri batera igaroko zara, Facebooken Historia bezalako irudia partekatzeko edo irudia zuzenean zure horman argitaratzeko. Aukera honek ez dizu uzten argitalpenaren aurretiko testu bat prestatzen, eta, beraz, ondoren, iruzkin bat gehitu beharko zenuke #SAREIDOSKOPIO eta #SareenSarea hashtag-ekin, posteatutako irudian iruzkin bat eginez.

Hurrengo orrialdean, proba-irudi bat eta harekin batera joan daitekeen adibide-testu bat ikus ditzakezu. Euskadiko hirugarren gizarte sektoreko zuen ikuspegia idazteko libre zaudete, baina ez ahaztu aipatu dizkizuegun 2 hashtag-ak gehitzea.

SAREIDOSKOPIO #SareenSarea

Sareen Sarean ezinbesteko sektore bat ikusten dugu, egunez egun Euskadi justu, solidario eta kohesionatuago baten alde lan egiten duena. #SAREIDOSKOPIO #SareenSarea