Kategoriak
Sortarazi

Erandioko Udalak Sortarazirenganako laguntza berritu du, horregaitik, urte honetan 20.000€ ko laguntza jasoko dugu, udalerriko familien akonpainamendua eta haien oinarrizko beharrizanen asetzea bermatzeko

Gobernu-taldearen hitzetan, “osasun krisia, krisi ekonomikoa eta soziala bihurtu da, sektore zaurgarrienetan desberdintasunak eta pobrezia handituz. Egoera honetan, Udaletxeak Sortarazi eta Caritasekin duen lankidetza mantenduko du, babesik gabe dauden pertsonei arreta bermatzeko”.