Kategoriak
Kanpainak

Gure kide diren Leire Gaspar eta Anjel Valerok, “Beste bi” etxegabeko pertsonen aldeko plataformaren parte diren bestelako giza entitateekin batera, bideo honen diseinu eta grabaketan parte hartu dute.

Iragarki honen helburua, etxegabeko pertsonen egoera ikusaraztea eta gizarte bezala kontzientzia hartzea da, izan ere, hainbat arrazoirengatik, edonork amai dezake antzeko egoera batean. Eguraldiaz, pandemiaz, eraso posibleez eta beste hainbeste gauzez babesteko etxebizitzarik ez izateak dakarren isolamendu eta bakardade egoera. Handia da etxebizitza ezak suposatzen duen zaurgarritasuna, eta beraz, egoera horretan jartzen saiatu eta edozein pertsonari eragin diezazkiokeen emozioak ulertzera animatzen zaituztegu.

Zure hausnarketak parteka ditzakezu hemen, ondorengo traolak idatziz: #bizitzanjirabiraaskoizandaitezke #sortarazi