25 urte hauek gogoratzera gonbidatzen zaituztegu, erakundearen historian parte hartu duten pertsonen testigantzekin.
Beste 25 urte elkarrekin ibiltzen!
sortarazi
Sortarazin, Bizkaian gizarte-bazterketako egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonak artatzen ditugu. Bizi dugun egoera soziala dela eta, proiektua ekonomikoki ezegonkorra da, eta gaur egun ez du diru-sarrera nahikorik hona datozen pertsona guztiei laguntzeko. Horregatik, dirua biltzeko kanpaina bat jarri dugu abian, etorkin gazteei gure erkidegoan integratzeko prozesuetan laguntzeko.
Gure 25. urteurrena dela eta prestakuntza topaketa honetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.
2018.urtetik, Sortarazi esku hartze sozialaren esparruko Izangai eta Ortzadar entitateekin eta DirDira kontsultoriarekin elkarlanean ari da; Era horretan, esku hartze prozesuen eta bazterkeria sozialaren esparruaren hobekuntzarako tresnen garapenean lan egiten du.
Erandioko Udalak Sortarazirenganako laguntza berritu du, horregaitik, urte honetan 20.000€ ko laguntza jasoko dugu, udalerriko familien akonpainamendua eta haien oinarrizko beharrizanen asetzea bermatzeko
Sortarazi elkarteak Eusko Jaurlaritzak onartutako funtsekin Caritas Bizkaia buru duen AZKEN SAREA Indartzen erakundeen taldean parte hartu duenez, Getxoko, Leioako, Erandioko eta Bilboko eskualdeetako pertsona eta familia askori ostatu, hornidura eta elikadurarako ematen genizkien laguntzak indartu ahal izan ditugu. Kasu honetan, 85.559 €eman zaizkie inguruko 108 familiari, eta haien egoera larriagotu egin da COVID 19ren osasun-krisia dela eta.
Gure kide diren Leire Gaspar eta Anjel Valerok, “Beste bi” etxegabeko pertsonen aldeko plataformaren parte diren bestelako giza entitateekin batera, bideo honen diseinu eta grabaketan parte hartu dute.
Sare sozialetan egingo dugun lehen ekintza da:
“Zer ikusten duzu?”. Helburua da jendea animatzea prestatu dugun iragazki batekin argazki bat atera eta post batean irudi hori partekatzera, EHSSren ikuspegi berezia emanez #SAREIDOSKOPIO eta #SareenSarea hashtag-ekin.
IMAGOTIPO BERRIA
Kaixo talde👋,
IMAGOTIPO berria sortu dugu!
Begira ezazuze bisualki izenaren eta irudikapen grafikoaren (logotipoaren) bitartez nola identifikatzen gaituen…
Has gaitezen!: 🚀
Kolore zuriak funtzeskoari egiten dio erreferentzia: pertsonari. Kontzeptu honek pertsona bakoitzaren gaitasunak eta argia adierazten ditu.
Pertsona bakoitzaren garapen pertsonalerako bidea tunel baten bitartez hasten da. Tunel hori jatorrizko esferak sinbolizatzen du, orain zilindro bihurtuta. Sinbolo honen ororokortasunak prozesuari egiten dio erreferentzia.
Prozesua degradatuta agertzen da prozesu horren bilakaeraren ondorioz. Aurrerantz doan bilakaera adieraziz.
Sortarazik emandako harrera eta bide-laguntza lerro kurbatuen bidez adierazten da, logotipoan prozesu guztiaren ongi etorria eta bide-laguntza sinbolo gisa marrazten da lerro kurbatuen bidez.
Prozesu osoaren gizarteratzea, gure elkarteko izenaren bidez islatzen da, [Sortaraziren bitartez.
Hau guztia duela 25 urteko jatorrizko logotipoari keinuak eginez! Ideia gehiago bururatzen zaizkizue? 🙊
Gaur Sortarazik boluntariotzaren euskal estrategiarako hausnarketan parte hartu du

Eraldatuz eta #getxoingurumenaretoarekin batera parte hartu dugu plastiko eta mikroplastikoen bilketan Ereagan.
Atzo Ainhoa Galduroz, Getxoko Udaleko zinegotziak hitzaldi informatiboa eskaini zigun Getxoko 2022ko aurrekontu parte-hartzaileei buruz. Sortarazi elkartetik gure ekarpenak egin ditugu. Anima zaitez eta parte hartu!