EZAGUTU GURE HURRENGO PRESTAKUNTZAK

Kategoriak
Berriak

1. MAILAKO PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIEN AURREKO PRESTAKUNTZA: ETXEBIZITZAREN OINARRIZKO ELEKTRIZITATEA – 80 ordu. Irailaren 10etik 26ra Leioan. Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara. LANBIDEKO INSKRIPZIO KODEA: 22483403


DOLU-PROZESUAK: NOLA LAGUNDU 30 ORDU. Urriaren 10etik 18ra Leioan. Ordutegia: 9: 30etatik 14:00etara. LANBIDEKO INSKRIPZIO KODEA: 23482519


CP1 ERAIKIN ETA ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK ETA TELEKOMUNIKAZIOETAKOAK MUNTATZEKO ERAGIKETA OSAGARRIAK: 300 ORDU. Urriaren 1etik abenduaren 30era Leioan. Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara. LANBIDEKO INSKRIPZIO KODEA: PS24480110

Informazio gehiagorako: 944 80 54 90

Dohaintzan eman nahi zenituzkeen liburuak dituzu?

Kategoriak
Berriak

Irailaren 9, 10 eta 11n, urtero bezala, Leioako liburu-azoka antolatuko dugu, Leioako Kultur Etxearekin batera elkarteko gazteei laguntzeko eta egoitza programetarako dirua biltzeko.

Hori dela eta, ahalik eta liburu gehien biltzen ari gara, gero 1 eurotan salduko ditugunak…. Beraz, etxean lekua okupatzen dizuten liburuak badituzu eta kendu nahiko bazenitu, bigarren bizitza bat eman zeniezaieke!

Hurbildu itzazu Leioako Kulturera (Jose Ramón Aketxe kalea) irailaren 1a baino lehen, 9: 00etatik 20:00etara.

Honelako liburuak jasoko ditugu:

– Haur eta gazteak

– Fikzioa

– Eleberria

– Bidaia-gidak

Sartu eta aurkitu zure boluntariotza!

Kategoriak
Berriak


Zure denborak eta zure konpromisoak, pertsonei lagunduz, gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta eraldatzaileagoa sortzen dute.

Idatz iezaguzu boluntariotza@sortarazi.org helbidera eta honen berri emango dizugu.

#LarrialdiaEtxebizitzan KANPAINARI BURUZKO INFORMAZIOA

Kategoriak
Kanpainak

Bihar, irailak 21, asteartea, 10:00etan, EAPN ES-ek eta estatu mailan #LarrialdiaEtxebizitzan kanpaina abiatuko dugu, etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea eskatzeko. Agerikoa da bizitegi-bazterketaren larrialdia milioika pertsona eta familiarentzat, bereziki pobrezian edo gizarte-bazterkerian daudenentzat eta, zalantzarik gabe, gazteentzat eta modu basatian pobrezia larrian daudenentzat. Premiazkoa da estatu-, autonomia- eta toki-mailan larrialdi horri aurre egiteko garrantzi politiko eta aurrekontu-garrantzia irmoki handitzea.

Egoera hain da larria eta askotarikoa, ezen laguntza eskatzen dizuegu kanpaina zabaltzeko; eskerrak ematen dizkizuegu kanpainako mezuak zabaltzeagatik edo manifestua sinatzeagatik, baina, batez ere, zuen ustez egoki den moduan egiten duzuelako: zuen eskaerekin edo egunero bizi duzuen errealitatea erakutsiz: etxebizitzen irudiak edo bideoak, biktimen edo profesionalen testigantzak, albisteak, grafikoak, etab. Mila esker!