Animatu etxerik gabeko pertsonen zenbaketan parte hartzera
Urriaren 23tik 24rako gauean, datuak aldi berean bilduko dira hogei bat euskal udalerritan, Euskadiko bizitegi-bazterketa larriari buruzko azterlan berri bat egiteko. Boluntarioen parte-hartzea ezinbestekoa da jarduera hau aurrera eramateko. Jarduera zure udalerriko kaleetan zehar ibiltzean datza, beste pertsona batzuekin batera, gaueko tarte zehatz batean. Ekintza honen helburu nagusiak honako hauek dira:
Etxerik gabeko pertsonen kopurua, ezaugarriak eta beharrak hobeto ezagutzen laguntzea.
Herritarrak etxegabetasunaren arazoaz sentsibilizatzea, etxerik gabeko pertsonak desestigmatzen laguntzea eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunetan eta gizarte-bazterketan arreta jartzea.
Administrazio publikoarekin koordinatuta lan egitea, udalerri honetan eta/edo beste batzuetan baliabide eta zerbitzu nahikoak sor daitezen detektatutako premiei hobeto erantzuteko.
Parte hartzeko, adinez nagusia izan behar zara eta urriaren 23ko gauerako, asteazkena, prest egon behar duzu. Getxo, Leioa eta Erandioko Udalak eta Sortarazik beharrezko prestakuntza emango dizugu jarduera aurrera eramateko, laster deituko zaitugun saio baten bidez.
Parte hartu nahi baduzu, formulario hau bete besterik ez duzu:
GETXOn izena emateko formularioa: https://www.siis.net/psh/getxo/
LEIOAn izena emateko formularioa: https://www.siis.net/psh/leioa/
ERANDIOn izena emateko formularioa:: https://www.siis.net/psh/erandio/


